vacio
vacio
vacio Artelanen autentikotasuna ziurtatzen duen araudia
vacio

 

  1. Eduardo Chillidaren artelanen baten autentikotasuna ziurtatzen duten dokumentuak Chillida-Leku Museoko zuzendaritza batzordeak ematen ditu. 
  2. Batzordeak jatorrizko artelanak eta pieza bakanak (marrazkiak, grabitazioak edo eskulturak) bakarrik ziurtatzen ditu. Ez da ziurtagiririk emango seriean erreproduzitutako artelanen kasuetan (esate baterako, grabatuak, litografiak edo serigrafiak) ezta eskuizkribuak, izenpeak edo eskaintzak direnean ere. 
  3. Hasiera batean, zuzenean aztertu izan diren artelanen autentikotasun ziurtagiriak bakarrik emango ditu batzordeak. Aparteko kasuetan, artelanak artxibategian behar bezala katalogatu direnean eta haien jatorria eta historiala ezagutzen direnean emango dira museoan fisikoki aztertu ez diren artelanen ziurtagiriak. 
  4. Artelan baten autentikotasuna ezetsi denean beharrezko prozedurei hasiera emango zaie eta dagokion agintaritzari emango zaio horren berri. 
  5. Eskatzaileak artelanari buruzko dokumentazio guztia jarriko du museoaren eskueran, baita artelanaren erakusketa, argitalpen, aurreko jabe eta oraingo irudiei buruzkoa ere. Zehazki, artelanaren 3 argazki bidali beharko ditu (formatu digitala 300 p-tan, DinA4 neurrikoa, edo paperezko hiru argazki 18 x 24 cm-koak, edo hiru diapositiba 35 mm-koak) Dokumentazio hori Chillida-Leku Museoaren artxibategian gordeko da. 
  6. Ziurtagiriaren eskatzaileak ordainduko du dagokion kostu ekonomikoa artelana aztertzeko helburuz garraiatzen denean, bai Museora bidali bai bertatik itzultzen denean. 
  7. Artelana markorik gabe bidali behar da.
  8. Autentikotasun ziurtagiriaren eskaera izapidetzeari hasiera emateko kostua 100 eurokoa (+ BEZ) da, eskatzaileak honako kontu zenbaki honetan ordaindu beharko duena: IBAN: ES49 0049 5310 8925 1104 4891 (SWIFT: BSCHESMM).  Kontzeptuan datu hauek adierazi behar dira: eskatzailearen izena eta abizenak, autentikotasun ziurtagiriaren eskaera. Kopuru hori ez da itzuliko ziurtagiria ematen ez denean.
  9. Jatorrizko artelanaren autentikotasun ziurtagiria emateagatiko kostua 400 eurokoa (+ BEZ) da, eta kontu zenbaki berean ordaindu behar da. Autentikotasun ziurtagiria eman aurretik egin behar da ordainketa. 
  10. Inoiz ere ez dira igorriko ziurtagiriak bikoiztuta, ezta haien kopiak ere. 
  11. Araudia irakurri ondoren, mesedez sinatu agiri hau eta bidali Chillida-Leku Museora, bertan adierazitako guztiarekin ados zaudetela jakin dezagun. 

Eduardo Chillidaren artelanen ziurtagiri eskaera

 

  vacio