Chillida-Leku Museoa Chillida familiarena da, eta hark kudeatzen du. Baliabideak eskuratzeko eta hainbat jarduera kultural egiteko, erakusketak kudeatzeko, ikastetxeentzako egitasmoak egiteko… babesleak eta laguntzaileak behar izan ditu museoak.

| Eusko Jaurlaritza Kultura Saila Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak Chillida-Leku museoari laguntza emango dio museoa sustatzeko eta kultur ondarerako eta zabalkunderako jarduerak garatzeko. Horri esker, erakusketa eta kultur jarduera programazio zabalagoa emango dugu, eskultorearen lana hobeto ulertu ahal izateko.
|

| Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Turismo Sailaren laguntzari esker, gure kultur proposamena zabaltzeko eta merkaturatzeko ahalegin handiagoa egingo dugu; batez ere, Euskal Herrira etorriko diren turistentzat izango da. |

| Donostiako Udala 2001etik Donostiako Udalak museoaren hezkuntza-jarduera babesten du, Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazioarekin sinatutako hitzarmena oinarri hartuta. Haren bidez, ikasleek eskultorearen pentsamoldea eta lana hurbilagotik ezagutuko dute. |

| Hernaniko Udala Chillida-Leku museoaren hainbat jardueretan parte hartzen du maiz; hala nola, Udako Solstizioan, 2004tik aurrera jai-egitarauko ekintzetan, edota 2004ko Haurren Egunean.. |

|
Grupo Urvasco |