Lenbur Fundazioa duela hamar urte sortu zen Legazpin, euskal ondare industriala berreskuratzeko helburuz. Eta, aurten, Chillida-Leku Museoan ospatu du bere hamargarren urteurrena. Ekitaldian izan ziren Chillida-Leku Fundazioaren lehendakari Luis Chillida eta Lenbur Fundazioaren zuzendari Aurelio González.
Bertan, burdinolan urteetan lanean jardun zuten olagizon zaharrei omenaldia egin zitzaien. Eta Legazpiko enpresaren fundatzailearen seme Patricio Echeverriari ere esker ona erakutsi nahian, ohorezko lehendakari izendatu zuten.
Bertaratu zirenen artetik nabarmentzekoak dira lehendakaria, Juan José Ibarretxe, diputatu nagusia, Markel Olano, industria sailburua, Ana Aguirre, kultura departamentuko diputatua, María Jesús Aramburu, Legazpiko alkatea, Sote Plazaola, Hernaniko alkatea, Marian Betialarrangoitia eta Kutxako lehendakaria, Xabier Iturbe, besteren artean. Lenbur Fundazioko 10 babesleak ere izan ziren bertan.
Ekitaldia 19:00etan hasi zen Zabalaga baserrian, txalapartaren soinuak lagunduta. Amaitu zenean, olagizonez jantzitako neska gazte batzuek gune pribatura lagundu zituzten bertaratuak, BOKADOk zerbitzatutako koktela dasta zezaten.