UDA MUSIKALA 2008 izenez, uztaileko azkeneko hiru igandeetan, 13, 20 eta 27an, Chillida-Leku Museoak hainbat musika eta dantza talderi egingo die harrera, euren lanak bertan aurkeztu eta arteekin etengabeko elkarrizketan arituz museoko bisitariekin partekatzeko.
11:00etatik aurrera gure bisitariek museotik euren ibilbidea egin bitartean musika estilo desberdinez gozatu ahal izango dute, besteren artean, perkusio afrikarra, musika klasikoa, elektronikoa eta esperimentala, baita Jam saio batez ere. Aldi berean, dantza garaikideko koreografia batzuk ikusteko aukera izango dute.
Talde guztiek bi edo hiru aldiz errepikatuko dute euren emanaldia museoaren leku desberdinetan 14:00ak arte gutxi gorabehera.