Chillida-Leku Museoan talde bakoitzaren beharretara egokitu nahi dugu, eta horretarako, talde bakoitzaren neurri-neurrirako jarduerak diseinatzen saiatzen gara. Egin kontsulta, zure taldearentzako bisita gidatuaren erreserba egitean.
Familientzako jarduerak: Chillida-Leku familiartean
Chillida-Leku familiartean programak museoan ibilbide ludikoa egiteko aukera eskaintzen die haurrak dituzten familiei, helduek nahiz haurrek parte hartzeko eta ikasteko moduko ibilbide bat egiteko aukera alegia. Koadernotxoa museoko dendan eskura daiteke (1€).
Haurrentzako jarduerak
Chillida-Leku Museoan haurrentzako ekintzak antolatzen ditugu aldian behin, txikiei erabateko protagonismoa emateko xedez.
Guztiontzako jarduerak
Chillida-Leku Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu ikusleei Eduardo Chillidaren obra sakonago ulertzen laguntzeko, baita museoaren dinamizaziorako hainbat kultura ekimen ere.