Eduardo Chillidak bere lana ez zuen beretzat gorde nahi, partekatu egin nahi zuen, eta asmo horrek bultzatu zuen Chillida-Leku museoa sortzera; leku berezia behar zuen, ez bakarrik bere eskultura kuttunenak erakusteko lekua, baita bere lanaren funtsa erakutsiko zuena ere. Gaur egun, ondare hori da Museoaren izateko arrazoia; Chillida-Lekun Chillidaren obra erakusteaz gainera, haren pentsamendua helarazten da.
Chillida-Leku museoaren politika oso garbia da: Eduardo Chillidaren bizitzari eta obrari buruz koherentea eta zorrotza izateko konpromisoa; eta hori guztia, Euskal Herriko arte garaikidearen testuinguru konplexuaren barruan.
Chillida-Lekuko bilduma 391 eskulturez eta paperean egindako 300 lan baino gehiagoz (grabitazioak, grabatuak eta marrazkiak…) osatua da. Multzo horren barruan daude Erakusketa Iraunkorra eta Aldi Baterako Erakusketak.
[ zabaldu ]