Datorren martxoaren 4ean, II. Sagardo Eguna egingo da Chillida-Leku Museoan. Hernaniko Udalarekin eta Hernaniko sagardogileen elkartearekin lankidetzan antolatutako ekimena da, eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da, 12:00etik 14:30era. Musika ere izango dugu, baita sagardoa eta Iparraldeko gaztak dastatzeko aukera ere. Euskal tradizioak eta folkloreak artearekin eta Eduardo Chillidaren obraren modernitatearekin bat egingo dute horrela. Sagardoa dastatu ahal izateko, museorako sarrera erostearekin batera, edalontzi bat oparituko die Museoak 18 urtetik gorako bisitari guztiei, hain egun seinalatuaren oroigarri.
Programa:
12:00 Aurkezpena eta ongi etorria Zabalaga Baserrian. Bertan Hernaniko alkatea, Sagardogile elkartearen ordezkari bat eta Luis Chillida bera egongo dira.
12:00 Sagarrondo landaketa. Hernaniko alkateak, Chillida familiak eta sagardogileen elkarteak parte hartuko dute.
12:15 Herri musika, txalaparta, trikitiak,…
14:30 Ekitaldiaren amaiera
Sagardoa, gazta eta sagarrez egindako produktuak dastatzeko aukera, egun osoan; eta bisita gidatuak, Zabalaga baserriaren jatorriari buruzko aipamen bereziekin.