Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.
"Espaziotik,
haren anaia denborarekin,
grabitate iraunkorraren pean
ikusten ez dudan moduan ikusteko argiarekin.
Dagoeneko ezaren eta oraindik ezaren artean
kokatu nintzen.
Ezezagun dudanarekiko harridura izan nuen irakasle.
Haren neurrigabetasuna entzunez.
Saiatu naiz begiratzen, eta ez dakit ikusi dudan."
EDUARDO CHILLIDA 1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian. Lehen erakusketa Parisen egin zuen 1950ean. Urte berean ezkondu zenn Pilar Belzuncerekin. Bere bizitzan zehar diren sari ia guztiak jaso ditu: Veneziako Bienala edo Kandinsky, Wilhem Lehmbruck nahiz Asturiasko Printzea, Kaiserring alemaniarra zein Japoniako Inperioko saria. Bere obra mundu guztiko hogei museo baino gehiagotan dugu ikusgai eta berari buruzko atzerabegirakoak egin dira Houston, Berlin, Madril, Caracas, Londres eta Palermon. Chillidaren eskulturak itsasertzean ikus ditzakegu, Donostian esate baterako, baina baita mendialdean ere, Japonian adibidez. Hirietan ere gozagarri ditugu, hala nola Washington, Paris, Lund, Munster, Madril, Palma, Gernika edo Berlinen. Chillidaren obrari buruz askok idatzi dute; arkitekto, matematika, filosofo (Martín Heideggeer eta Emile Cioran adibidez) nahiz poeta (Octavio Paz lekuko).
BIOGRAFIA
1924 Donostian jaio zen urtarrilaren 10ean
1947 arkitekturako ikasketak utzi zituen
1948 Parisera joan zen eskulturaren bideari jarraitzeko
1950 lehen erakusketa egin zuen Parisen
1958 Veneziako Bienaleko Eskulturako sari nagusia jaso zuen
1960 Kandinsky saria jaso zuen
1966 lehenengo atzerabegirakoa Houstongo museoan. Renania-Westfalia Arte Ederretako sari nagusia
1971 Harvard-eko unibertsitateko irakasle izendatu zuten
1975 Goethe fundazioko Rembrandt saria jaso zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko logotipoa diseinatu zuen
1981 Arte Ederretako urrezko domina jaso zuen Madrilen
1983 Arte Ederretako Europa saria jaso zuen Estrasburgon
1984 Frantziako Arteetako sari nagusia jaso zuen
1985 Gosslar hiriko Kaiserring jaso zuen. Israelgo Parlamentuko Richard Wolf saria
1987 Arteetako Asturiasko Printzea saria. Florentziako Lorenzo il Magnifico saria
1989 Ohorezko arkitekto izendatu zuen Arkitektoen Kontseilu Gorenak
1991 Japoniako Inperioko saria jaso zuen
1992 atzerabegirakoa Donostian
1994 Madrilgo Arte Ederretako akademiko izendatu zuten
1995 Boston eta New Yorkeko akademietako kide izendatu zuten
1997 Bilboko Ingeniaritza Eskolako honoris causa doktorea izendatu zuten
1999 atzerabegirakoa Reina Sofia museoan eta Guggenheim Bilbao Museoan
2000 monumentua Berlingo kantzelaritzan. Chillida-Leku museoa ireki zen Hernanin. Honoris causa doktore izendatu zuen Unibertsitate Konplutentseak
2002 Abuztuaren 19an hil zen Donostian.
Dokumentu Erabilgarriak
Biografia
Adobe Acrobat
16 Kb.
Dokumentu hauek ikusteko Adobe Reader programa behar duzu. Internetetik deskargatu dezakezu, ezkerrean dagoen ikonoa zapaduz.
Berri-artxiboa
Artxiborako sarbidea