vacio
vacio
vacio Eskola museora
vacio

Heziketa Arloaren helburu nagusietako bat eskoletako publikoarengana heltzea da. Hori dela eta, hainbat ikasmailari egokitutako programak eskaintzen ditugu, eta museoaren edukiak argi eta era ludikoan aurkezten dituzten materialak prestatu ditugu programa horien barruan.

Museoko bisita egin aurretik, lanketa egiten da eskolan, eta bisitaren ondoren, berriz, gogoetako fasea dator, ikasitakoa finkatzeko. Lan horiek guztiak gauzatzeko, material egokia jartzen dugu ikastetxeen eskura.

Era honetako programetan ohi denez, honetan ere esperientzia da ezagutza intelektualera iristeko abiapuntua. Hala, pertzepzioa lantzen da, baita norberaren sentipenekiko harremana eta sentipen horien adierazpen artistikoa ere. Parte-hartzean eta ikuspegi kritikoaren garapenean oinarritutako programak dira.

 

Programak

 

Eskulturekin jolasean (4-7 urte)

Haurrei jakin-mina sortzeko, hainbat jolas egiten dira museora bisita egin aurretik, pertzepzioa eta irudimena kitzikatzeko jolasak, alegia. Gero, Chillida-Lekun, ibilbide ludiko bat egiten dute (ordubetekoa, gutxi gorabehera), beren irakasle edo laguntzaileekin batera. Ibilbide horretan hainbat eskultura aurkitu beharko dituzte, lorratzei jarraituz, eta eskulturen hizkuntza beren kabuz esperimentatzeko aukera izango dute...

 

Begiratuz ulertzen dut (8-12 urte)

Pertzepzioa eta sentipenen adierazpena dira hirugarren dimentsioaren eta materiaren kontzeptuetara hurbiltzeko abiapuntua. Eskolan, ikasleek irudi eta testu errazez osatutako koaderno batekin lan egingo dute, eta horren bidez hasiko dira Chillida-Leku eta eskulturak zer diren irudikatzen. Museoko bisitan, berriz, harrituta geldituko dira benetako eskulturak ikustean; museoko langileekin egingo dute ibilbidea (ordu eta erdikoa, gutxi gorabehera), eta haiek emango diete inguruan ikusten dutena beren kabuz ulertzeko giltza.

 

DBH eta Batxilergoko ikasleentzako programa (13-18 urte)

Ikasleak sentimenetik eta obrarekiko harreman zuzenetik abiatuta hurbilduko dira Eduardo Chillidaren obrara, hainbat ikuspegitatik aztertuz obra hori, hasi materialetatik eta Eduardo Chillidak Giza Eskubideekin zuen harremanetara, besteak beste eta taldearen interesen arabera. Aurreko eta ondorengo jardueretan eta museoko bisitan bertan (ordubete, gutxi gorabehera), gure langileek arte garaikideari buruzko jarrera aktiboa, positiboa eta gogoetatsua sustatuko dute. 
 

Erreserba egin

 

  vacio