Chillida – Leku museoak zure eskura jartzen ditu bertako espazioak hainbat jarduera egin ahal izateko, hala nola, laneko bilerak, hitzaldiak, kultura eta enpresa alorreko ekitaldiak, gala afariak. Jarduera horiekin batera, museoaren bisita pribatuak ere antolatzeko aukera dago.
Auditoriuma + Portxea
Talde ez oso handientzako ekitaldiak antolatzeko espazioa, esate baterako, produktu baten aurkezpena, prentsaurrekoak. 50 lagun esertzeko lekua dago, eta hots eta argi ekipoak daude. Portxea aire zabalean dagoenez, paisaiaz gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du.
Zabalaga baserria
XVI. mendeko baserria. Hainbat aretotan banatuta dago, eta bertan Eduardo Chillidaren lanak izan duen ibilbidea erakusten da. Beheko solairuan, noizbehinka, garrantzi handiko ekitaldi kulturalak prestatzen dira, bai museoarentzat bai bestela. 175 - 200 eserlekurentzako lekua dago.
Zabalaga etxea
Ingeles estiloko etxea, Zabalagaren eremu pribatuan dagoena. Ezin hobea da enpresako ekitaldiak antolatzeko.
Cateringa etxe barruan zein kanpoan antolatu ohi dugu. 170 eserlekurentzako lekua dago.
Portxe itxiak era askotako ekitaldiak antolatzeko aukera eskaintzen du.
Espazioak egun erdirako edo egun osorako aloka daitezke. Bestalde, ekitaldiak musikaz, argi bereziez, eta abarrez girotzeko aukera ere eskaintzen dugu. Espazioaren erreserba egiteko, prezioen informazioa jasotzeko, datei buruzko informazioa izateko, zerbitzu gehigarrietarako : iraola@museochillidaleku.com (Itziar Iraola) 943 335963 ·Ext. 17