"Chillida-Leku oinez ezagutzen den museoa da, artean eta izadian barrenako ibilaldian ezagutzen dena, oinez eta begiez hasi eta bisitaria hunkituz amaitu. Eduardo Chillidak artea eta mundua ulertzeko zuen moduaren taupada dago gune honen muinean eta, eskultorea bera bezala, bakuna eta umila da, itxuraz, baina intentsitate handikoa eta erraldoia, sakonean. Lursail honetan izadiko gertaerak balira bezala agertzen diren eskultura handiak gizakiaren eta haren ingurunearen arteko elkarrizketa amaigabearen emaitza dira benetan. Zabalaga baserria, eskulturak, beti hor egon balira bezala ikusten ditu bisitariak, eta jendearekiko topaketak ematen die benetako dimentsioa, Chillidaren ikuskera artistikoan nagusitzen den giza eskala horretaz hornitzen baititu." Mitxel Ezquiaga
|
|
Chillidaleku Museoari Buruzko Galeria
|
|