Chillida-Leku Museoaren izenari eta irudiari buruzko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak gordeta daude, baita bertan ikusgai diren obrenak ere. Debekatuta dago titularraren baimenik gabe eta edozein bitarteko erabiliz horiek erabiltzea edo erreproduzitzea.
Esklusibako eskubide horiek urratzea indarrean dagoen legedi zibilak eta penalak zigortuta dagoela ohartarazten da.
Museoan arlo pribatuan erabiliko diren argazkiak soilik atera daitezke; ezin dira argazki horiek inola ere zabaldu edo ustiatu.
Chillida-Leku Museoak baimena eman ahal izango du, baldintza jakin batzuetan, turismo arloko enpresei eta hedabideei bere irudia eta izena erabiltzeko, betiere Museoko bisitak sustatzeko bada. Erabilera hori, nolanahi ere, Museoak baimendu eta gainbegiratuko du –argitalpenaren aurretik–, bere irudiaren erabilera zuzena eta helburuak babestearren.