vacio
vacio
vacio Liburutegia
vacio

Aurkezpena

Chillida – Leku Museoko liburutegi eta dokumentazio zentroa museoaren beraren zerbitzu bat da; Eduardo Chillidaren bizitzarekin eta obrarekin loturiko informazio oro biltzea, kontserbatzea, gordetzea eta dokumentatzea da zerbitzu horren eginkizuna.

Gainera, Chillida – Leku Museoko liburutegi eta dokumentazio zentroa artistaren obraren ikerketarako leku ezin hobea da, kanpoko nahiz museoaren beraren ikerketetarako aproposa, eta Eduardo Chillidaren obra eta nortasuna unibertsalizatzea du xedea.

Liburutegian artistari buruzko dokumentu bilduma zabala aurki daiteke: banako nahiz taldeko erakusketen katalogoak, monografiak, tesiak, aldizkariak, prentsako dossierrak, etab. Hemeroteka bat ere bada, artistari buruz eta museoari berari buruz egunkarietan argitara emandako artikuluez osatua.

 

Funtsak

Liburutegiaren funtsetan 3.000 dokumentazio erregistrotik gora daude, Eduardo Chillidaren obrari eta artistari berari buruzkoak; 758 dokumentu, taldeko erakusketei buruzkoak (katalogoak, liburuxkak, inaugurazio txartelak, etab.); 292 katalogo, banako erakusketenak; eta 50 monografia, artistaren bizitzari eta obrari buruzkoak.

 

Artxiboa

Liburutegiko ordenagailu batek artxibo digitalerako sarbidea eskaintzen dio erabiltzaileari, eta Eduardo Chillidaren bistara daiteke artxibo horren bidez. Aipatu beharra dago, halere, eskultorearen ekoizpen artistikoa oso zabala dela eta  artistaren obra asko digitalizatzeke, digitalizazio prozesuan, daudela oraindik.

Bestalde, CHLK museoko liburutegiaren aurrera begirako helburu behinenetako bat ikus-entzunezkoen artxiboa osatzea da. Artxibo horretan artistaren bizitzari eta obrari buruz ikus-entzunezko euskarrian sortutako dokumentazio guztia gordeko asmoa dago.

Liburutegiaren funtsetan badira zenbait film, adibidez Susana Chillidaren "El Arte y los Sueños", Gonzalo Suárezen "Tindaya Chillida" eta Larri Boultingen "Chillida 5 fragmentos".

 

Zerbitzuak

CHLK museoko liburutegi eta dokumentazio zentroak Eduardo Chillidaren obran sakondu nahi duten ikertzaile adituei zerbitzu eman nahi die, Arte Garaikidea aztergai dutenei ez ezik, baita beste hainbat diziplina lantzen dituztenei ere, arkitektura, ingeniaritza, filosofia, etab. lantzen dihardutenei adibidez. Hezkuntza komunitateak ere izango du sarbidea, eskultoreari buruzko ikerketa lanak egiten ari diren batxilergoetako eta unibertsitateko irakasle eta ikasleek, esaterako. Azkenik, museoko langileen eskariei ere erantzungo die.

 

Mailegu zerbitzua: liburutegiko liburuak eta dokumentuak berrezartzen zailak direnez, museoak ez du mailegu zerbitzurik eskainiko. Erabiltzaileek behar duten informazioa fotokopiatzeko edo eskaneatzeko aukera izango dute, ordea.

 

Era berean, ordenagailu bat, Interneterako sarbidea eta liburu, obra eta erakusketen katalogorako sarbidea izango dute eskura. Baita ordenagailu eramangarrietarako konexioak ere.

 

Liburutegira sartzeko, hitzordua eskatu beharra dago aldez aurretik. Hitzorduak liburutegia zabalik dagoen ordutegian izango dira; astelehenik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara.

 

(*) Berritze lanak direla eta Museoko liburutegia itxirik egongo da 2006. ko uztailaren 15arte.

 

Posta elektronikoa erabiliz ere egin daitezke kontsultak: biblioteca@museochillidaleku.com. Ahal bezain bizkor erantzungo diegu kontsultei.

 

  vacio