“Muga da espazioaren benetako protagonista, eta beste muga bat da, halaber, denboraren benetako protagonista.”
Eduardo Chillidaren obra haren karrera artistikoaren hasieratik izan da nazioartean ezaguna eta ospetsua. Lehen urratsak Parisen egin zituen, Aimé Maeght frantses galeristarekin, eta berehala hasi zen sariak eskuratzen; hala, munduko galeria ospetsuenek hainbat obra erosi zizkioten beren bildumetarako. Haren eskulturak, marrazkiak eta grabitazioak mundu osoan barreiatuta daude, eta herrialde askotako galeria eta museoetan daude ikusgai. Horretan bereziki aipatzekoak dira Alemaniako museoak, Chillidaren obra asko erosi izan baitituzte. Artistak berak zioen bere obrak alemanez hitz egiten duela, herrialde hark bereziki ongi ulertzen eta miresten duelako. Kolonia, Hannover eta Berlingo museoek, besteak beste, eskultorearen piezak dituzte beren bildumetan.
Munduan barrena sakabanatutako obren artean, aipatzekoa da lehen Haize Orrazia, MNCARSen bilduma iraunkorrekoa, edo Abesti Gogora saileko egurrezko eskulturak, Estatu Batuetako museoen jabetzakoak, Houstongo Museum of Fine Arts eta Chicagoko Art Instituten ikus daitezkeenak, besteak beste.
Europako Museoak
EE.BB.-ko Museoak
Beste Lekutako Museoak