"Orain urte batzuk, intuizio bat izan nuen, benetan utopikoa iruditu zitzaidana. Mendi baten barruan barne espazio bat sortzea, arraza eta kolore guztietako gizakiei eskaintzeko espazio bat sortzea, tolerantziarako eskultura handi bat sortzea. Egun batez, eskultura hori Tndayan, Fuerteventuran egiteko aukera sortu zen; utopia errealitate bihur zitekeen mendi horretan. Eskulturak mendi sakratua babesten lagunduko zuen. Mendiaren barruan sortutako espazio handia ezingo zitekeen kanpotik ikusi, baina mendiaren bihotzera sartzen ziren gizakiek eguzkiaren argia, ilargiaren argia ikusiko zuten, itsasora amildutako mendi baten barruan, ostertz iritsi ezinera, beharrezkora, existitzen ez denera amildutako mendi baten barruan…"
Hala definitu zuen Eduardo Chillidak, 1996ko uztailean, proiektu honi buruz zuen asmoa. Proiektuaren funtsa materiaren barruan espazioa txertatuz espazio bat sortzea da; horrela joko du gorena artistaren obrak, eta munduko eskultore garaikide nagusietako baten ekoizpen osoa ebaluatzeko ezinbestean ezagutu beharreko eta aztertu beharreko mugarria izango da, eskalaren eta kokalekuaren aldetik dituen berezitasunei esker.
Esteka